XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta orduan zer pentsatuko genuen gauza txarrik! Ezta burutik pasa ere! Nik akabera onik ez zuela izango sumatu bai, baina handik hara, zeinek esan.

.

Harritu egin nintzen erabat, Jazinto inoiz azaldu ez eta gau hartan, udazken hasi berriko gau terraltsuan behelainoari etxera bidea irekiz, atea kolpez zabaldu zuenean.

Zer dek Jazinto, Jainkoak gabon dikela!.

Bera zutik, eskaratzeko ateari tinko helduz, zutik niri begira.

Beldurra sentitu nuen, afaltzeko, eskuak baldean garbitzeari ekiten nion bitartean.

Hankak ahulak sentitu nituen begi trinko haien aurrean.

Izugarriren bat iñ dek pentsatu nuen nere artean, baina ez nintzen ausartu esatera.

Kostatu zitzaion, baina azkenean lasaitu zituen barrenak.

Ezer onik ez! Emaztea garbittuetela usteit eta orduan lurrari begira ihardun zuen, ni ezer esatera ez nintzelarik atrebitzen, horrelakoren bat espero zuenaren jarrera hartuz.

Agedi? Bai zea... iruittu bai! esan nion sobran sinesten nuena, sinestuko ez banu bezala.

Sekulan enak gauza batekin hain seuru izan. Dios. Agedi garbittuit.

Guk eskeinitako afariari muzin eginez aldez aurretik, joateko eta joateko hasi zitzaidan besotik helduz.